Ongi etorri gure eskolako blogera!

Kaixo lagunok!Blog hau eskolako partaide guztiak erabiltzeko sortu dugu. Beraz, zuen parte hartzea ezinbestekoa da.
Anima zaitezte!

2014/04/17

SUHILTZAILE PARKERAKO IRTEERA

Oporrak hartu baino lehen 2. eta 3. zikloko ikasleok suhiltzaile parkea ezagutzera joan ginen, hango instalazioak ikusi genituen baita suhiltzaileen lana ezagutu ere. Oso irteera interesgarri eta aberasgarria izan zen.
Heldu ginenean Isabel izeneko suhiltzailea erakutsi zigun parkea, oso emakume atsegina eta alaia. Eskerrik asko Isabel!
Mota desberdinetako kamioiak, anbulantziak..  ikusi genituen, batzuk barrutik ere.
Gero simulakroak egiteko erabiltzen dituzten kotxeak ikusteko aukera izan genuen ere, guztiz hondatutak.
“La jaula” izeneko laberintoan sartu ginen, dibertigarria benetan!, Mangerarekin ere ibili ginen, zer nolako pisua duen!, baina pila bat gustatu zitzaigun.
Bukatzeko pelikula interesgarri bat ikusi genuen, joan baino lehen  kasko bana eta ariketatxo batzuk egiteko liburuxkak opari zizkiguten.


Oso ondo pasatu ginen,  argazki batzuk atera genituen gure bisita ederra gogoratzeko.


No hay comentarios.:

Publicar un comentario